Komunitate energetiko bat eratzeko prozesu parte-hartzailea eta aholkularitza energetiko-juridikoa komunitatea bera eta haren lehenbiziko energia-proiektua abian jartzeko garaian. Lehenbiziko proiektua honako hau da: “Autokontsumo kolektiborako instalazio fotovoltaikoa, udalaren kirol-instalazioen ondoan”. Udalak sortutako energiaren zati bat herritarrei eta inplikatutako eragileei lagako die, energia kudea dezaten eta energiaren autokontsumoa gauza dezaten, aipatutako komunitatea eratuz.