Eredu energetikoaren eraldaketa aktiboki bultzatzen duten herritarren partaidetza-prozesuetan.
Pertsonen ahalduntze eta gaikuntza praktiko eta eraginkorra, parte-hartzean oinarritutako metodologia berritzaileak baliatuta.
Energiaren eta ingurumenaren arloetako aholkularitza.
Aholkularitza eta bidelaguntza, trantsizio energetiko iraunkor eta bidezkoa bultzatzeko.
Bidelagun-lanak eta dinamizazioa taldeentzat, trantsizio energetikoarekin lotutako prozesu.
Prozesuak eurak baino harago joango diren gizarte-kohesio eta -eraldaketarako mekanismoak bultzatzea eta indartzea, bereziki landa-guneetan eta biztanleak finkatuko dituen tokiko garapena lortuz. Landa-garapenean eta komunitate-garapenean lan egiten dugu; hartara, diseinatzen ditugun proiektuak tokiko prozesuetan integratzen dira, eta proiektuetan kontuan hartzen eta integratzen ditugu eskualdean dauden baliabideak, dinamikak eta gobernantzak.
Pertsonei eta komunitateei energiaren inguruan garatzen dituzten ahalduntze-prozesuetan bidelagun jardutea, diziplina hauetan lan eginez: araudiarena, legala, energetikoa eta soziala.
Energiaren inguruko gaikuntza eta kohesioa eskaintzen duten prozesuak, herritarren parte-hartzea erabakiak hartzeari lotuta egongo dela bermatuko dutenak.
Proiektu energetikoen diseinuan eta garapenean independentziaz jokatu ahal izango dutela bermatuz.
Sinergiak erraztuko dituztenak, komunitateen inpaktua biderkatuko dituztenak, denbora luzez iraungo dutenak eta erreplikatzea sustatuko dutenak.
Gaur egungo eredua ulertzen lagundu, zer egin dezaketen jakitera eman eta, batez ere, motibatu, eragile eraldatzaileak izan daitezen eta haien erabaki propioak har ditzaten, energia berriztagarri efizienteak ezartzeko ekimenak nahiz energia aurreztekoak bultzatuz, eredu berriztagarri, demokratiko eta iraunkorra sustatuz, bai ingurumenaren, bai gizartearen ikuspegitik.